Busturiko ondare natural eta kulturalean barrena murgildu dira
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Busturia ezagutzen, bidez bide ikus-entzunezkoaren proiekzioa eta ibilbide gidatua izan dituzte barikuan eta zapatuan. Horietan, Errege Bideari eta Ardoaren eta Arrainaren Ibilbideari jarraituz, Busturiko auzoetako ingurune natural eta kulturala, eta elementu etnografiko adierazgarrienak ezagutu dituzte. Hain zuzen ere, Juanjo Hidalgo historialariak gidatutako ibilbidean, zuzen-zuzenean eta bertatik bertara behatu dituzte herriko kultur ondarearen adibideak.