Picasso kalea pasarela bilakatu dute
Barikuan [urriak 11] Gernikako Merkatari Elkartuak Picasso kalea pasarela bilakatu zuen. Bigarren urtez jarraian moda desfilea antolatu zuten, eta ostera ere, txiki geratu zitzaien kalearen zabalera batu ziren herritar guztientzako. Elkartetik “oso eskertuta” agertu dira parte hartzaile guztiei eta bertaratu ziren herritarrei.