Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa antolatu dute Mundakan
Izena emateko epea astelehenean [urriak 14] amaituko da.
Mundakako Udalak emakumeentzako zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa antolatu du. Ikastaroa urriaren 17an eta 24an, eguenak, egingo dute 18:00etatik 20:00etara, Olazabal kultur etxean. Izena emateko epea zabalik dago. Horretarako, interesa dutenek, urriaren 14a, astelehena, baino lehen. Hainbat bide zabaldu dituzte izena emateko. Batetik, udaletxeko arretan, astelehenetik barikura 09:00etatik 14:00etara; bestetik, gizartezer.mundaka@bizkaia.org posta elektronikora idatziz; edo azkenik, 946-17 72 00 telefonora deituz.