Bertoko espezieen 300 zuhaitz landatu dituzte, Undabason
67 pertsonak parte hartu zuten zapatuan [urriak 5], BBK Mendi Martxak Erronkaren bigarren aldian.
Bizkaitarrei ingurua zaindu eta babesteko “konpromiso saihestezina” helarazteko helburuagaz natura zaintzearekin loturako proposamenekin betetako jardunaldia antolatu zuen zapatuan [urriak 5], BBK Klima zentroaren inguruan. Jardunaldian “ingurumenarekin konprometitutako 67 pertsonak” parte hartu zuten BBK Mendi Martxak Erronkaren bigarren aldian.
Ekimenaren barruan, Lurgaia Fundazioagaz lankidetzan, bertoko espezieen 300 zuhaitz eta zuhaixka landatu zituzten Undabason, hala nola urkiak, zuhadorrak edo lizarrak. Jardunaldia ez zen landaketagaz bukatu, parte hartzaileek bertoko ortuariekin eta eskualdeko produktu ekologiekoekin egindako showcooking agroekologiko batez gozatzeko aukera eduki baitzuten.
Jardunaldiak BBK Klima zentroko mintegian izan zuen jarraipena: bertoko zuhaitzen ale gehiago landatu zituzten bertako haztegian. Zehaztu dutenez, landaketa horren helburua datorren urtean Bizkaiko hainbat menditan birlandatu ahal izatea da. Horrez gain, parte hartzaileek zentroko intsektuen hotela bisitatzeko aukera ere eduki zuten, horiek ziklo naturaleak duten zeregina eta kontserbazio-egoera ezagutzeko.
Mendi martxaren erronkak izandako erantzunagaz pozik agertu dira antolatzaileak, eta zapatukoa “egun zoragarria” izan zela azpimarratu dute. Era berean eskerrak eman nahi izan dizkiote parte hartzaileei: “Eskerrik asko guztioi gurekin etorkizuna ereiteagatik”.