ADES Elkarteak Kortezubiko Bustenkobaren hirugarren sarrera bat aurkitu du
Domekan [urriak 6] Euskal Espeleo Laguntza taldeak Izaban (Nafarroa) egin duen erreskate ariketan parte hartu dute.
ADES Espeleologia Elkarteko kideek zeregitekoa ez dute falta izan azken egunetan. Kortezubin, azken aldian herrian egiten ari diren esplorazio handiei segida emanez, oraingoan Bustenkoba “historikoarren” txanda izan zen zapatuan [urriak 5]. “Bost orduko esplorazio eta topografia saioaren ostean, bi inkognita gelditu dira esploratzeko, haietako bat haize korronte sendoagaz”, azaldu dute. Hori bai, ondol baliatu zuten esplorazioa: kobazuloaren hirugarren sarrera bat aurkitu zuten.
Horrez gain, asteburuan [urriak 5 eta 6] Euskal Espeleo Laguntzaren Simulakro Orokorrean parte hartu dute ADES Elkarteko kideek. “Zailtasun nabarmeneko” leize bat aukeratu zutela esan dute: Sima del Bosquete (Izaba). Leize horretan jada erreskate bat burutu zen 2016ean, eta desobstruzkioen ostean Anialarrako sistemaren ebakuazio bide nagusia izateko aukera handiak dituenez, esan dute “interesgarria” zian zela zen bere ezaugarriak eta zailtasunak ezagutzea. “Ustekabez betetako ariketa izan da, benetako erreskate batean kontuan hartu beharko diren hainbat eta hainbat detaileez jabetzeko balio izan diguna”.