Mendatako Udalak webgune berria dauka
Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK proiektuan hilabeteetan lan egin ondoren, Mendatako Udalak dagoeneko webgune berria dauka. Bide “gogorra” izan dela adierazi dute udaletik: “Plataforma modernoa sortu da, intuiziozkoagoa, erabilgarriagoa eta eduki berriekin”.
Azaldu dute helburua Mendatako herriari buruz “interesgarria” izan daitakeen guztiaren berri ematea da. Orain arte bezala www.mendata.eus helbidea mantentzen dute eta ataletan banatuta dago eta udalaren informazio osoa biltzen du. “Webgune berria tresna interaktibo eta aldakorra -informazio beharren eta herrian gertatzen diren aldaketen arabera- da”.