Foruarrek zabalik dute Angleterako izen ematea, kultur etxean
Foruko Udalak Angletera irteera antolatu du, Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera. Irteera urriaren 13an egingo dute; 10:00etan aterako dira J.M. Torrealdai Kultur Etxetik, eta itzulera ordua 21:00etarako finkatu dute.
Irteerara joan gura dutenek izena eman beharko dute doan, urriaren 9a baino lehen, kultur etxean. Zehaztu dutenez, lekuak mugatuak dira eta plazen esleipena inskripzio ordena jarraituta egingo da. Era berean adinez txikikoek heldu batekin joan beharko dutela nabarmendu dute.