Japonia eta Taiwanekin erlazioak sendotzen
Asiako herrialde bien arteko hartu emanak estutu nahian lanean ari den Japoniaren eta Taiwanen arteko Adiskidetasunaren Itzulerako Kultur Elkarteko ordezkaritzak Gernika-Lumoko Batzarretxea bisitatu du.
Aspalditik Japoniaren eta Taiwanen arteko hartu emanak estutu nahian lan egiten duen Japoniaren eta Taiwanen arteko Adiskidetasunaren Itzulerako Kultur Elkarteko ordezkariek Gernika-Lumoko Batzarretxea bisitatu dute gaur (urriak 1) goizean, eta Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak eta Idoia Buruaga Barcena bigarren lehendakariordeak ondoetorria eman diete. Bi herrialdeen artean kultur eta ekonomia hartu emanak estutzen ari dira.
Gaurko bisitan gogoratu dutenez, Asiako herrialde bien arteko harremanak orain dela mende bat hasi ziren egonkortzen, Japoniako Showa enpreadoreak 1923an Taiwanera egin zuen bisita ofizialean. Bisita horrek oihartzun handia izan omen zuen gizartean, eta bi herrialdeen arteko harreman afektiboak hobetzeko aukera eman zuen. Eta hori egiteko, eurek jarraitzen duten antzeko mekanismoa erabili zutela diote Batzarretxekoek: anaitasun hori esanahi politiko handiko espezieak landatuz sinbolizatza eta zabaltzea. “Herrialde bien kasuan, gereziondoa izan da historian hainbat gatazka direla-eta kaltetuta egon den hartu eman hori sendotzeko balio izan duen zuhaitza”.
Hala, gaur, Asiako ordezkaritza “liluratuta” geratu da Euskal erriarentzat “karga sinboliko handia” duen Gernikako Arbolaren magnetismoaren aurrean. Sakurahanakaikarisha (taiwaneraz) elkarteko ordezkariek talde argazkia atera dute haritzaren aurrean, eta, han, zuhaitzaren historiari eta Foru Parlamentuaren gaur egungo egitekoei buruzko azalpenak jaso dituzte. Ostean, bertako egoitzetan ibili dira, osoko bilkuren aretoan, beiratearen aretoan edo liburutegian, besteak beste. Gero, gainera, Batzar Nagusietako Sinadura Liburuan itxi dute euren bisitaren aztarna.