"Giro ederra", Muruetako arrantza lehiaketan
63 arrantzalek parte hartu dute Muruetako XI. Arrantza Lehiaketan, zapatuan [irailak 28]. Teilerian sortutako giroagaz "oso pozik" agaertu dira, bai antolatzaileak, bai parte hartzaileak.
2022an berreskuratu zuten arrantza lehiaketa Muruetan, eta zapatuan [irailak 28] aro berriro hirugarren txapelketan bildu ziren arrantzaleak, Teilerian. Foruko Ehiza eta Arrantza Urdaibai elkarteak Muruetako Udalagaz lankidetzan antolatutako lehiaketak 63 arrantzale bildu zituen, eta antolatzaileak “pozik” agertu dira.
Muruetako 11. Arrantza Lehiaketan izandako “giro ederra” ederra azpimarratu dute udaleko ordezkarek, 63 parte hartzaileez gain, beste ehun pertsona inguru hurbildu baitziren Teileriara: “Guztira 150 pertsona inguru elkartu ginen”. Izan ere, lehiaketa iragarri zutenean gehienez 50 parte hartzaile izango zirela zehaztu bazuten ere, deialdia arrakastatsua izan zen, 64 pertsona izan baitziren izena eman zutenak. Eguraldia lagun izan zuten, eta bai arrantzaleak, bai laguntzaile edo ikusleak “ondo” moldatu zirela ikusita, balorazio positiboa egin dute: “Beste urte batez, oso ondo joan da”.
Lehiaketako parte hartzaileak bi mailatan banatuta jardun zuten: alde batetik 16 urte baino gutxiago dituztenak eta, bestetik, 16 urtetik gorakoak. Maila bakoitzeko hiru onenek jaso zuten saria, baina gainontzeko arrantzaleek ere zozketan parte hartzeko aukera eduki zuten: “Jendea orokorrean oso pozik gelditu zen, bai giroagaz, bai sariekin”. Gainera, arrantzale bakoitzak arrantzatutakoa etxera eramateko aukera izan zuen.
Mantentzeko asmoa. Lehiaketak izandako “arrakasta” ikusita, Muruetako Udaletik arrantza lehiaketa mantentzeko asmoa erakutsi dute: “Asmoa, printzipioz, urtero data hauetan egitea da, beti ere eguraldia eta mareak kontuan hartuta”. Era berean, lehiaketan parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete: “Eskerrik asko beste urte batez Muruetako Arrantza Lehiaketan parte hartzeagatik. eta bereziki eskerrrak Foruko Ehiza eta Arrantza Urdaibai elkarteari, eurek barik ezingo baitzen hau bezalako lehiaketarik antolatu”.