Adineko pertsonen nazioarteko eguna ospatuko dute
Pelikula bat ikusi eta horren inguruan eztabaidatzeko elkartuko dira gaur [urriak 1]. Urriaren 13an berriz, bazkaria egingo dute.
1990ean Nazio Batuen Erakundeak hala ezarri zuenetik, gaurko egunez [urriak 1] Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta Busturiako Udalak egun horregaz bat egin nahi izan du. Horregatik, gaur arratsalderako pelikula emanaldia antolatu dute. 18:00etan jarri dute hitzordua, Altamirako kultur etxean. Pelikula bukatzean horren inguruko “eztaibaida labur bat” egingo dutela azaldu dute. Jardunaldia txokolateagaz amaituko dute, gaurkoz.
Izan ere, urriaren 13an [domeka] bazkarian elkartuko dira, Kamiñoko jatetxean. Aurretik izena eman beharko da, Busturiko liburutegian; horretarako azken eguna urriaren 11a [barikua] izango da. Zehaztu dutenez, Busturian erroldatuta daudenak eta 65 urtetik gora dituztenek 21 euro ordaindu beharko dituzte. Erroldatuta ez daudenak edo 65 urte baino gutxiago dituztenek, berriz, 42 euro.