70 arrantzale inguru elkartuko dira Muruetan
Muruetako arrantza lehiaketa egingo dute zapatuan [irailak 28], Teilerian.
Duela bi urteberreskuratu zuten arrantza lehiaketa Muruetan, eta aurten ere jarraipena izango du. Etzi [irailak 28] egingo dute txapelketa, Teilerian, eta 70 arrantzale inguru izan dira izena eman dutenak.
Udaletik jakinarazi dutenez, arrantzale guztiek baldintzak batzuk bete beharko ditu, besteak beste, arrantza-lizentzia edukitzea eta gehienez 2 kanabera erabiltzea; kanabera bakoitzaean amu bakarra erabili ahal izango dute.
Lehiaketako parte hartzaileak bi mailatan banatuta jardungo dute: alde batetik 16 urte baino gutxiago dituztenak eta, bestetik, 16 urtetik gorakoak. Lehen taldekoak heldu batekin joan beharko dute, nahitaez.
Sariak. Bi kategorietan puntuazio altuena jaso duten hiru arrantzaleak sarituko dira. Zehaztu dutenez, puntu banaketa antolakuntzaren araudia jarraituz egingo da. Gaztetxoenetan, lehenengoari txapela, kanabera, karretea eta gozokiak emango dizkiote; bigarren sailkatuak, berriz, garaikurra, kanabera, karretea eta gozokiak jasoko ditu eta, hirugarrenak, kanabera, karretea eta gozokiak. Gainera, parte hartzaile guztien artean karretedun kanabera zozkatuko dute.
Nagusien mailan, berriz, irabazleak txapela, kanabera eta karretea jasoko ditu eta bigarren eta hirugarren sailkatuak kanabera eta karrete bana jasoko dute. Adinez nagusi diren parte hartzaileen artean kanabera bat, bi ardo botila, spinning kanabera bat eta karretedun kanabera zozkatuko dituzte. Zozketan parte hartu ahal izateko arrantzaleak bertan egon beharko dira, zozketaren unean.