Bermesex zerbitzua, berriro martxan
Udako etenaldiaren ostean, Gazteria Sailak sexualitateari burutuko informazioa eta ordientazioa emateko zebitzua abiaraziko du berriro. Lehen zerbitzua barikuan [irailak 27] eskainiko dute.
Udako etenaldia eta gero, berriro abiaraziko dute Bermeoko Udaleko Gazteria Sailak eskaintzen duen sexualitateari burutuko informazioa eta ordientazioa emateko Bermesex zerbitzua. Ikasturte berriko lehen zerbitzua barikuan [irailak 27] izango da.
Sexologia Orientazio Zerbitzuak “modu partikularrean ezagutu, onartu eta adierazteko” laguntza eskaintzen die gazte bermeotarrei, besteekin harremanak izateko “modu onuragarriena” bilatu ahal izateko. Izan ere, “sexua eta sexualitearen bizipenean modu onuragarriak bilatzeko zerbitzu publikoa, konfidentziala eta doakoa da”. Helburu hori betetze aldera, gazteekin ez ezik, familiartean eta profesionalekin lan egiten dute.
Bermesex zerbitzua Gizarte eta Kultura Etxean eskaintzen da, hamabost egunean behin, barikuetan, 16:30etik 18:00etara: “Herriko gazte, heldu, irakasle, guraso, begirale, hezitzaileei…aurrez-aurreko arreta zerbitzua eskaintzen zaie”. Zehaztu dutenez, beharrezkoa den kasuetan, gainera, profesionalekin koordinatzeko aukera ere badago.
Arreta zerbitzuetan, orientazio ereduaren bitartez, askotariko “arazoei irtenbideak bilatzeko bideak” hausnartzen dira, kasu bakoitzean esku hartzeko “modu, eragile eta ekintza egokienak aztertuz”.