Izaro Sub taldeak 40 kilo hondakin batu ditu Harriboletan
Zapatuan [irailak 21] Hondartzen eta Itsas Hondoen Nazioarteko Garbiketan parte hartu zuten.
Bermeoko Izaro Sub taldeak urtean behin baino gehiahotan kostaldia zaborrez garbitzen du. Aurten, zelan ez, ostera ere egin dute, baina tokiz aldatuz. Zapatuan [irailak 21] Harriboletan elkartu ziren 09:00etan eta goiz osoan hondakinak ateratzen aritu ziren.
Urpekari eta bestelako laguntzaileen artean 40 kilo hondakin batu zituzten. Azken bost urteetan bezala, Batutako hondakinen kopurua elikagaiengatik aldatuko dituzte, Bizkaiko Elikagaien Bankurako. Bermeoko Udaletik eskerrak eman dizkiete “ingurua zaintzeaz daukazuen arduragatik, eta egiten duzuen lanagatik”.