Gautegiz Arteaga gehiago ezagutzeko “aukera paregabea” izan dute
Domekan [irailak 22] 15 herritar inguru elkartu ziren Antolinako kobetara irteera egiteko.
Gautegiz Arteagako Udalak antolatuta eta ADES espeleologia elkarteagaz elkarlanean herritarrek herriaren barrenak ezagutzeko “aukera paregabea” izan zuten domekan [irailak 22]. Antolineko kobara irteera egin zuten 15 pertsonek.
Zazpi edo zortzi orduko irteera izan zen. Ibilgailuetan joan ziren Muruetagane edo Arlanburuko ur deposituraino. Ostean, kobaren barrunberako sarbidea hamar metroko bertikala jaitsiz egin zuten. Gero, sarrerako bertikalaren oinarrian, 60 metro luzeko, 40 metro zabaleko eta 15 metroko altuera duen areto nagusia bisitatu zuten.