'Check out' ikuskizuna Merkurio plazara iritsiko da
Feten 2024 sarietako antzezlerik onenaren saria eta Oh! 2024 sariketako haurrentzako ikuskizun onenarena jaso ditu.
Lizeo Antzokiak antolatuta, Check out ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute gernika-lumotarrek domekan [irailak 22], 13:00etan, Merkurio plazan. Aurreratu dutenez, euria egitekotan, Lizeo Antzokira eramango zuten antzerkia.
Adrian Conderen obra berria antzinako hotel baten atarian dago, “umorearen, magiaren, nahastearen eta samurtasunaren artean”. Komedia bisual honek zinema mutura eramten ditu ikusleak: “Harriduraz eta sinbolismoz josia, eta bizi garen erritmo frenetikoaren eta geure bizitzako lehentasunen berri ematera gonbidatzen gaitu”.
Sortzaile asturiarraren “zigilu nahastezina” duela diote eta familia osoagaz gozatzeko dela. Hain zuzen ere, hainbat sari jaso dituzte, Estatuan eta nazioartean: Fetén 2024 Sarietako antzezlerik onenaren saria eta Oh! 2024 sariketako Haurrentzako ikuskizun onenarena jaso ditu.
Adrian Condek 20 urtetik gora daramatza magia eta clowna bateratzen, kutsu propioa duten ikuskizunak lortuz. 2021ean, erabat aldatu zuen bere funtsaren norabidea eta ikuskizun berriak sortzera igaro zen, publikoari gogoeta mezu bat uzteko helburu nagusiagaz: emozioen kudeaketa, erresilientzia, galera eta familia, esate baterako. 25 herrialdetan baino gehiagotan antzeztu du. Konpainiaren ikuskizunak 25 herrialdetan baino gehiagotan antzeztu dira.