Mari & Nito, Bermeoko jaietako kuadrillarik onena
Txosna garbiketak edota txandak betetzea bezalako ekintzek puntuazio berezia eman dute aurten.
Bermeoko Txosna Batzordeak azken urteetan egin duen bezala, aurten ere Andra Mari eta Santa Eufemia kuadrillen arteko lehia antolatu du. Aurtengo irabazleak Mari & Nito kuadrillakoak izan dira, haientzako izan da Bermeoko jatetxe baten zortzi pertsonantzako bazkariaren saria. Bigarren Gautxoridxek Saltsan kuadrilla izan da, zortzi lagunentzako Scape Room-a irabazi dute eta hirugarren Andobak Zafran kuadrilla, zortzi pertsonarentzako afari bat bokaten leku baten.
Jaietan askotariko ekintzak egin behar izan dituzte sailkapenean puntuak batzen joateko. Hasteko, jaiak hasi aurretik eta guzti, txosnako montajean lagundu izanak puntuak eman zituen. Hain zuzen ere, txosna garbiketak edota txandak betetzea bezalako ekintzek puntuazio berezia eman izan dute aurten. Horrez gain, play-back lehiaketa, tortilla txapelketa eta Eskalada Txosnerue ere puntuagarriak izan dira azken sailkapenerako.
Sailkapena:
1. Mari & Nito
2. Gautxoridxek Saltsan
3. Andobak Zafran
4. Masamorrie
6. Osanekuek
8. Bo(J)artak
9. Tonpoiko Sirenak
10. Txuleridxee
11. Katxorrak
12. Katxalotiek