Gero eta turismo arduratsu eta jasangarriagoa
Urdaibaik gero eta turismo jasangarriagoa eta arduratsuagoa erakartzen du kontzientziazio eta sentsibilizazio estrategiari esker, eta Urremendi Landa Garapen Elkarteak "oso balorazio positiboa" egin du uda honetako datuekiko.
Uda honetako turismo-datuak ikusirik, igazko antzekoak izatea lortu dira, eta beraz, Urremendi Landa Garapen Elkarteak “oso balorazio positiboa” egin du. Izan ere, guztira 36.000 bisitari baino gehiago igaro ziren eskualdeko hiru turismo bulegoetatik, uztailean eta abuztuan zehar. Hala nola, Gernika-Lumoko turismo bulegoa izan da uda honetan bisitatuena, atzetik Bermeo eta Mundakakoak izanik. Hala ere, Gernika-Lumoko turismo bulegoak 16.229 bisita jaso ditu, igaz baino 1.019 pertsona gutxiago. Mundakak ere igaz baino 128 bisita gutxiago jaso ditu, 6.978. Bermeoren kasuan, ordea, goranzkoa izan da joera. Igaz baino 2.481 bisita gehiago jaso baititu kostaldeko herriak.
Bere gain, Gaztelugatxek eskualdeko interesgune nagusia izaten jarraitzen du oraindik, uztaila eta abuztua bitartean 17.000 bisitari baino gehiago jasoz. Hala ere, aurtengo datu hau igazkoarekin alderatuz, baxuagoa da. Bisitak %14ko jaitsiera izan dute eta. Argi dago Urdaibai, Euskadi mailan, turismo esparruen artean erakargarrienetakoa eta gehien bisitatzen dena dela gaur egun, eta 2021eko uztailean Euskadiko lehen helmuga turistiko jasangarri gisa ziurtatu zela. Ekoturismoaren printzipioetan zuzendutako akreditazio hori, batez ere, ingurumenarekiko, gizartearekiko eta ekonomiarekiko errespetuan oinarritzen da. Horretaz aparte, helmuga hau nazioarte mailan ezagutzeko aukera ematen du, eta ere berean, kontserbazioaren eta lurraldearen garapen jasangarriaren arteko oreka ere babesten du. Jasangarritasunaz gain, adimenduntzat ere jar dezakegu Urdaibai, SEGITTUR sozietateak emandako DTI bereizgarria baitu, joan den otsailetik.
Alegia, uda bukatzear dagoen honetan, Urremendi Landa Garapen Elkarteko gerente den Aitziber Ansotegik balantze positiboa egin du bisita kopuruekiko: “Bermeo, Gernika eta Mundakako turismo bulegoek bisitari kopuru antzekoa jaso dute iazkoarekin alderatuta. 36.000 bisitari inguru izan dira, hau da, %3,84ko hazkunde arina. Turistak kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko estrategiak bere fruituak ematen jarraitzen du, eta hazkunde jasangarria lortzen ari gara, arduratsua batez ere. Turismoaren eta inguruaren arteko oreka bat emanez”.
Madrilgo, Kataluniako, Andaluziako eta Valentziako Erkidegoetatik etorritako bisitariak nabarmendu ditu Ansotegik Espainia mailan. Nazioarte mailan, ordea, bisitari gehienak frantziarrak, italiarrak, alemanak, irlandesak, ingelesak eta belgak direla gehitu du. Horrekin batera, azken urteetan martxan jarritako ekintza desberdinak aipatu nahi izan ditu eta “inguruko enpresekiko lankidetza publiko-pribatuaren garrantzia” modu positiboan baloratu ditu, eskualdeko kalitatezko kultura, gastronomia eta kirola kontuan izanik.