Busturiko Udalak hainbat ikastaro zabaldu ditu
Urritik ekainera bitartean egiteko hainbat ikastaro antolatu ditu Busturiko Udalak, eta horietan izena emateko epea irailaren 20ra arte zabaldu dute.
2024/2025 ikasturterako hainbat ikastaro desberdin zabaldu ditu Udalak, Kultura Batzordearen laguntzarekin batera. Horrela, ikastaro horiek urrian hasi eta ekainean amaituko direla adierazi dute. Prezioekiko informazio gehigarria Busturiko liburutegian ahalbidetuko dutela ere adierazi dute, eta era berean, izen ematearen inguruko informazioa zabaldu dute webgunean: “Astelehenetik ostiralera, Altamirako Kultur Etxean eman daiteke izena. Goizetan 09:00etatik 11:30etara arte, eta arratsaldean 16:00etatik 20:30etara arte”. Honen inguruan, informazio gehigarri eta garrantzitsua ere eman dute. Izen emateko azken eguna irailak 20 dela.
Esan bezala, hainbat dira zabaldu dituzten ikastaroak, eta estilo zein arlo desberdinetan dituzte oinarriak. Besteak beste, pilates, hirugarren adineko mantentze ginmasia, gazteentzako gimnasia, euskera, nik ere konpontzen dut, puntu eta kakorratza, zunba, panderoa eta gitarra, body pump eta kardio box-a. Zalantzetarako liburutegiko e-posta ahalbidetu dute: liburutegia@busturia.eus.