Kosmetika naturala egiten ikasteko tailerra antolatu dute
Ekoetxea Urdaibaik eskainiko du domeka [irailak 8] goizean.
Ekoetxea Urdaibaik Zuk zeuk egin: kosmetika naturala, ilearen zainketa jasangarria tailerra egingo du domekan [irailak 8] 11:00etatik 14:00etara, Busturiko egoitzan. Ekintza familientzako pentsatuta dago, batez ere 12 urtetik aurrerako umeak dituztenentzako. Ekoetxeatik gogoratu dute izena ematea beharrezkoa dela parte hartzeko, ohiko bideetatik egin daiteke, eta 2 euro ordaindu behar dira.
Tailerrean partaideek txanpua, bizigarria eta ilerako maskarak zelan egiten dituzten ikasiko dute, betiere ama naturak eskaintzen dituen osagai natural eta puruenak erabiliz. “Zure ilea eta ingurumena zaintzeko ordua da”, esan dute antolatzaileek.
“Ile leun, distiratsu eta itsura oneko bat nahi duzu? Utzi alde batera osagai kimiko kaltegarriak”. Adierazi dutenez, kosmetika eta higiene munduan erabiltzen diren material asko “kaltegarriak” dira gure osasunarentzat eta ingurumenarentzat. Xanpu naturalak erabiltzeak, berriz, “leuntasun eta hidratazio handiagoa” ematen duela diote, “zahi agerpena murrizten du, ile tindatuaren kolorea sendotzen du eta beste abantaila asko ditu”.