Itsasoko Egunean plisti-plasta ibili dira bermeotarrak
Itsasoko Gurutze Gorriak antolatutako Itsasoko Egunean bildu dira gaur [irailak 4] Bermoko Martillo kaian. Gazte eta umeek kukaƱa eta bestelako jolasekin gozatzeko aukera izan dute.
Gurutze Gorriaren Itsasoko Eguna ospatu duten bermeotarrek gaur [irailak 4] arratsaldean, Martillo kaian. Ume eta gazteek hainbat jardueretan parte hartzeko aukera eduki dute. Eguraldiak aurreikusitako egitarauari buelta ematera behartu ditu, eta kukaƱagaz hasi dute jardunaldia. Gazte eta umeak kukaƱaren puntako hiru ikurrinetako bat nork hartu aritu dira. Nagusietan Aner Alvarez, Odei Bengoa eta Iraitz Salcedok lortu dute saria; txikienen artean, berriz, Unai Juradok, Jokin Sanchezek eta Ihart Mendizabalek.
KukaƱagaz ondo pasatzeaz gain, zenbait egoeratan baliagarriak izan daitezkeen teknikak ezagutzeko aukera ere izan dute; Flopy bidezko igerian erreskate lanak egin dituzte, eta beldar-lasterketan, taldean daudela itsasoan ezbehar bat gertatuko balitz atseden nola hartu praktikatu dute.Ā
Azkenik, aurreko proba guztietan parte hartu dutenek platanotxo librean aritu dira. Tarteka euria izanda ere, gogotsu jarraitu dute gaztetxoenek jolasten, eguraldi txarrari aurpegi ona jarriz. Giro ona izanda nagusi, bai uretan, bai handik kanpo ere.Ā