‘Biomaterialak, modaren etorkizuna’ tailerra egingo dute Ekoetxean
Zapaturako [irailak 7] egin dute deialdia eta izena-ematea derrigorrezkoa da.
Ekoetxea Urdaibaik Biomaterialak, modaren etorkizuna tailerra eskaniko du zapatuan [irailak 7] 16:00etatik 19:00etara, Busturiko egoitzan. Izen-ematea zabalik dago eta Ekoetxeatik gogoratu dute derrigorrezkoa dela parte hartzeko, bakoitzak 4 euro ordaindu behar ditu. 16 urtetik gorako pertsonentzat bideratutako ekimena da.
Bilboko Estudios Bokashiko partaideek gidatuko dute saioa eta helburua argia dutela aurreratu dute: “Ikas ezazu biomaterialak egiten organismo bizidunetatik abiatuta, etorkizunean ehungintzako jardueretarako baliagarriak izango zaizkizunak, hondakin gutxiago erabilita”. Material biodegradagarrien alternatiba jasangarriak ezagutzeko, hondakin organikoen berrerabilpena sustatzeko eta ehungintzako praktika alternatiboen inguruan sormena bultzatzeko, ingurumena errespetuz tratatzen du Estudios Bokashik. “Modaren munduari begirada bat, hondakin gutxiago izango dituen etorkizuneko mundu baten ikuspegitik”. Ekoetxeatik izena emateko eta parte hartzeko deia luzatu dute