Barikua da playback txapelketan izena emateko azken eguna
Irailaren 11an egingo dute playback lehiaketa, Lameran. Izena ematean, taldekideen izenagaz batera, aukeratutako abestia eraman beharko da.
Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako ohiko playback txapelketa ospatuko dute bermeotarrek irailaren 11an [eguaztena] eta parte hartu nahi dutenek, dagoeneko badute izena emateko aukera. Irailaren 6a [barikua] izango dute horretarako azken eguna; interesatuek Gizarte eta Kultura Etxera joan beharko dute.
Txapelketako partaideak hiru multzotan banatuko dira, izen ematean adieraziko direnak: umeak —14 urtera arte—, nagusiak eta nahastuta. Izena ematean taldekideen eta aukeraturako abestiaren izenak jakinarazi beharko dira; horrez gain, abestia bera eraman beharko da, USB memoria baten barruan. Azaldu dutenez, ezin izango da abestia errepikatu; ondorioz, bi taldek abesti bera aukeratzen badute, izena ematen lehena izandakoak izango du lehentasuna.
Abestiei dagokionez, euskarazkoak izatea positiboki baloratuko dela adierazi dute. Gainera, ez dituzte abestia eta koreografia iraingarriak, sexistak edota homofoboak onartuko: “Txapelketatik kanpo geratuko dira”. Era berean, gogoratu dute koreografiak dantzatzeagaz batera, beharrezkoa dela abestiak abestea.
Partaideek irailaren 11an [eguaztena] dute hitzordua, 18:00etan, Lameran.