Zabalik dago Salourako izen ematea
Salou bisitatzeaz gain, Port Aventurara ere joango dira irteerarako izena ematen duten foruarrak. Irailaren 20a [barikua] izango dute horretarako azken eguna.
Foruko Udalak Saloura irteera antolatu du eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Aurreratu dutenez, irteera azaroaren 1ean [barikua] aterako dira, eta azaroaren 3an [domeka] itzuli. Saloura joatearegaz batera, Halloween ere ospatuko dute izena ematen dutenek, Port Aventura parkean.
Izena eman gura dutenek irailaren 20a izango dute horretarako azken eguna. Bai izena emateko, bai informazio gehiago eskatzeko J.M. Torrealdai Kultur Etxera jo beharko dute interesatuek: astelehenetik barikura, 17:00etatik 20:00etara bitartean. Azaldu dutenez, izena emateagaz batera 50 euroko fidantza ordaindu beharko da.