BBK Klima parke esperientzialak ateak zabaldu ditu hirugarrenez
Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean kokatutako BBK Klima parke esperientzialak, murgiltze esperientzia eta kanpo instalazio berriekin ireki ditu ateak, hirugarren urtez jarraian. Dibertimenduaren eta hezkuntzaren bidez, ohituren eraldaketa bultzatzea du asmo, krisi honi aurre egiteko.
Planetaren babesarekin konprometitzeko eta etorkizun jasangarri baten eraikuntzarekin ilusionatzeko espazioa da BBK Klima, eta proposamen anitza garatu du hilabete hauetarako. Ingurumen hezkuntzari, berrikuntza iraunkorrari eta ekintza komunitarioari eskainitako parkea astelehenetik igandera dago zabalik, etenik gabeko ordutegian, 11:00etatik 19:30era, uztailean eta abuztuan, eta irailean eta urrian asteburuetan bakarrik (urrian 19:00ak arte).
Jarduera ludikoak
Uztailean zehar ekintza ugari ospatu dira eta ospatzen jarraituko dute. Orain arte, gazteek esperientzia artistiko murgiltzailea garatzeko horma-pintura eta grafitiaren inguruko tailerraz gozatzeko aukera izan dute.
Gernikako Piperraren oinarria balorean jartzeko asmoz, produktu honen inguruan programazio bereziarekin lehen Piper eguna antolatu zen. Halaber, uztaileko igandeetan udako zinema eskaintzen ari da. Uztailaren 28an adibidez, doakoa izango den Wall-e filma ikusi ahalko da.
Modak ere bere lekua izango du Fashion Revolution loves Klima programarekin larunbat honetan, hilaren 27an. Ekimen honen bidez, jasangarritasunaren eta klima aldaketaren inguruan sentsibilizatu nahi da modaren bitartez, horretarako 4 tailer antolatu dira (uztailak 28, abuztuak 10, irailak 7 eta irailak 28). Hauetan, gure egunerokotasunean erabiltzen ditugun arropa edo objektuei edota naturan dauden elementuei (hostoak, loreak…) bigarren bizitza bat emango zaie Flor Veron, Airi Ferrer eta Clara Virgili bezalako artisten zuzendaritzapean.
Abuztuaren 1ean, bestalde, BBK Klimak bigarren uda jarraian herritarrei igerileku, splash park eta kirol guneko ateak irekiko dizkie.
Lehenengo aldiz, BBK Klimak urriaren bukaerara arte luzatuko ditu jarduerak: zuhaitzen landaketa, udazkeneko zinea eta denboraldiko itxiera festa.
Berritasunak: murgiltze-esperientziak eta kanpoko instalazioak
Ikusita gazteek esperientzia dinamiko eta teknologiko aurreratuei ongi erantzuten dietela, BBK KLIMA azken teknologiak eta metodo interaktiboak barneratzen saiatu da. Klimaren eta ingurumenaren kontzientzia handiagoa lortzeko jolasa ikasteko bide nagusi gisa erabiliz, eta eguneroko bizitzan aplikatzeko tresna praktikoak eskainiz. Gauzak horrela, 2024ko udan, aurretik zeuden murgiltze-esperientziez gain, tirolina, energia eolikoa, energia undimotrizea, esaterako, hurrengoak ere gehitu zaizkie: berotegi puzgarria, zorbing balls, urmaela, klima gymkana, Nor da nor Kliman; ihes gela eguneratua; proiekzio berriak Domoan; Paint2Life, non haurrek euren itsas pertsonaia irudikatu eta pantailara eraman dezaketen biziduna izan dadin; eta joko berriak Klimaterpe eraikineko pantailan.
Udako bisitariek foodtruck zonan zerbait hartuz, espazioaz gozatu dezakete. Urdaibaiko Biosfera Erreserba erdi erdian dagoen espazio honetan, hegazti ezberdinak ikusteko aukera ere badago. Jesarri hamaketan, lasaitu eta naturaz disfrutatu!
Aipatzekoa da ere, parkerako bisita guztiak DIWO pasaportean biltzen direla. Bisitariek jarduerak eta esperientziak egin ahala, jasoko dituzte eta pasaportea osatuko dute.
Bestalde, Klimaren aplikazioak ikaskuntza-esperientzia indartzen du, jolasetarako laguntza eta baliabide gehigarriak eskaintzen baititu. BBK Egunero aplikazioaren bitartez, bizi-estilo jasangarria mantentzen laguntzen duten aholku praktikoak eta inplementatzeko errazak ikasten dira