Susana Calo Boiraren 'Collagea Jaiak' izan da hiru finalisten artean herritarren boto gehien jaso dituen kartela.
Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaien azala aurkeztu du Bermeoko Udalak: Susana Calo Boiraren Collagea Jaiak. Jai Batzordeko kideek eta Bermeoko Udala osatzen duten alderdietako ordezkari banak osatutako epaimahaiak hiru kartel onenak aukeratu zituen —Collagea jaiak, Xixili eta kitxu! eta Xixili ta konfeti—, eta herritarrak izan dira jaiak iragarriko dituen kartela aukeratu dutenak.
Botoa emateko bi bide izan dituzte bermeotarrek, Gizarte Kultura Etxeara bertaratuta —%70eko balioa— edota Internet bidez —%30eko balioa—. Udalak jakinarazi duenez, bi kategorietan gailendu da Caloren lana, eta egileak 600 euroko saria jasoko du.
Udaletik eskerrak eman gura dizkiote “lehiaketan parte hartu duten guztiei”, baita ere euren botoekin irabazlea aukeratzen lagundu duten herritarrei.