Bermeo Urdaibai lidergoan sendo mantentzen da
Zapatuan [uztailak 13] Bilboko erlojupekoan bigarren egin arren, arantza atera zuten domekan [uztailak 14] Sestaon.
Bermeo Urdaibaik Eusko Label Ligako sei banderetatik bost irabazi ditu. Eta irabazi ez duen bakarra 86 ehunenengatik izan da, zapatuan [uztailak 13] Bilbon. Hain zuzen ere, Bizkaiko hiriburukoa estropada berezia da, erlojupeko formatuan egiten den bakarra. Nahiz eta bermeotarrek Bilbon entrenatu ohi duten, ezin izan zuten bandera astindu.
Berdintasuna izan zen nagusi ibaian, denbora tarte txikiak egon ziren traineruen artean. Seigarrenaren eta hamaikagarrenarne artean zortzi segundoko tartea bakarrik egon zen. Aldeak ezarri zituzten bakarrak Bermeo Urdaibai eta Zierbena izan ziren. Hori bai, gainontzekiko bakarrik, haien artean ez baitzen askorik egon. Bi ziabogatan denbora berdina ezarri zuten eta azkenean 86 ehuneneko denboragatik gailendu ziren galipoak denboraldiko haien lehen bandera lortuz.
Domekan [uztailak 14] Bermeo Urdaibaik ez zuen hutsik egin. Hori bai, beste behin gogotik egin behar izan zuen lan garaipenaren bidera itzultzeko. Ohorezko txandan lehia ere handia izan zen Bermeo, Hondarribia eta Zierbenaren artean. Ama Guadalupekoak hartu zuen aurrea, baina hauek ere azken luzean metro gehiago egin behar izan zituzten eta bermeotarrek atzetik aurrerako bidea egin zuten bandera irabazteko (19:55,79) bigarren urtez jarraian. Sailkapen nagusian Bou Bizkaia lidergoan mantentzen da 71 puntugaz eta zazpi puntura dago Zierbena.
Irabazten jarraitzen dute. Hutsik egin ez dutenak orain arte Arraun Lagunakeko neskak dira: seitik sei. Gainera, nagusitasunagaz irabazi dute Bilbon zein Sestaon. Hurrengo asteburuan Galiziara egingo dute berriro, zapatuan [uztailak 20] Ribeiran eta domekan [uztailak 21] Boiron.