Josu Unanue gogoratu dute, hamaika borrokatan "itsasargi" izandakoa
Kolektiboki saiatu dira Unanue definitzen. Baztarren bizi zela gogoratu dute, Izaro, OgoƱo eta Kantauri itsasoaren ondoan, bere balkoian euskal preso politikoen bandera, Palestinakoa, independentistena eta harrotasunaren ortzadarrera zituela gogoratuta.
Bermeotarra, euskalduna, internazionalista, salbuespenen salbuespena, hiesduna, ekintzailea, borrokalaria, homosexuala, bazterkerien aurkaria, abertzalea, gudaria, feminista, antiarrazista, laguna, komunikatzailea, laguntzailea, zaindaria eta zaintzailea. Adjektibo horiekin guztiekin eta beste hainbesterekin gogoratu dute gaur (uztailak 13) Bermeon Josu Unanue.Ā
1958an jaio zen “udako lore” izandako bermeotarra, uztailagaz batera, eta 2023ko abenduan zendu zen, 65 urtegaz. Hala, LAB sindikatuko, Sortuko eta Ernaiko kideek haren omenezko eguna prestatu dute gaurko, eta mendi martxan ibili eta Motx pailazoa ikusi ta gero, ekitaldia egin dute Goiko plazan.Ā
Kolektiboki saiatu dira Unanue definitzen. Baztarren bizi zela gogoratu dute, Izaro, OgoƱo eta Kantauri itsasoaren ondoan, bere balkoian euskal preso politikoen bandera, Palestinakoa, independentistena eta harrotasunaren ortzadarrera zituela gogoratuta. Baztarretik baztertuak zirenak laguntzen zituela azpimarratu dute, itsasotik eta Baztarretik hamaika borrokaren banderak elkartu baitzituen: “Behar zuenarentzako itsasargi lanak egin zituen Josuk. Josu itsasargi izan zen hamaika borrokatan, eta borroka horiek oinordeko legez hartu ditugu herrian. Borroka guztiak gure artean daude, Josu zuri esker ere bai”.Ā
Unanueren biziaren errepasoa eta erabakien gorespena egiteko ere aprobetxatu dute ekitaldia. “Josun familiak itsasotik ateratzen zuen bizitza, arrainak hartzen eta arrainak prestatzen. Josu Arrasartera joan zen ikastera, eta bertako kooperatiba batean hasi zen lanean. Hori eta gero, Bermeora etorri zen, koipeztatzaile eta makinista lanetan ibiltzeko. Baina ez hori bakarrik, ikasten segitu eta mekanikako titulua atera zuen. Gero, Bermeoko nautika eskolan lanean aritu zen, baita kasino zaharrean ere, makina arduraduna izanez”, esan dute.
Hala,Ā 1985ean, bere bizitzako “erronkarik ezezagunena eta larriena” etorri zitzaiola esan dute; izan ere, urte horretan, GIB birusa zeukala esan zioten medikuek, gehienez bi urteko bizi itxaropena emanez. “Bi urte pasata, baina, medikuak esandakoa ez zen bete, eta, 1988an, Txo-Ihesa elkartea sortu zuen. Lau urte beranduago, 1992an, T4 kolektiboa sortzen ere lagundu zuen, Bizkai mailako erakundea. Eta telefono bat ahalbidetzen ere lagundu zuen, Josefinetan Txo-Ihesaren lokalean: telefono haretara bakarrik, beldurtuta, galduta, isolatuta egoten ziren lagunek deitzen zuten. Ezin zutelako inogaz berbarik egin. Ihesak garai haretan, eta orduko gizartearen jokabidean zein ingurukoengan beldurra eragiten zuen. Telefono hori, arratsaldeetan egoten ohi zen, eta jende askoren itsasargia izan zen. Hiesaren itsasoan galduta ibili zirenentzako argia eta berotasuna izan zen”, aitortu eta azpimarratu dute antolatzaileek gaur.Ā
Unanueren lana garaiko “arazo larri baten berri ematea” izan zen, eta pertsona askori “bizitzeko aukera gehiago” emateko lanean ibili zen. “Egoera zaileri buelta ematen ere abila zen Josu”, gehitu dute. Izan ere, nabarmendu dute bere biziaren parte handia eman zuela beste askori laguntzen: “GIB birusdunek bizimodu ona izateko lanean aritu zen 1988tik aurrera; lana topateko eta bizimodua hobetzeko lanbide hastapenean egin zuen lan 2001etik aurrera; eta, batez ere, bere ardura handiena emakume etorkinen aukerak handitzea izan zen”. LAB sindikatuko ordezkari sindikala ere izan zela gogoratu dute, eta Bermeoko Udalean EH Bilduren zinegotzi eta alkateorde izan zela ere bai, 2011ko agintaldian. EH Bilduko Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagai ere aurkeztu zen 2014an. Orduan, EH Bilduko bozermailea zen Bizkaian. “Bermeoko Alde Zaharrean ere, auzoa berrizteko eta birgaitzeko lanetan ere aritu zen. Ez da makala. Horrelako kurrikuluma ez dauka inork”.Ā
Zaintza lana.Ā
Gaur egun horrenbeste entzuten zen zaintza kontzeptua praktikan jarri zuela balioan jarri gura izan dute gaurkoan: “Langabetuak, gaixoak, herritarrak, arazoren bat zutenak lagundu zituen, baita ez dakizkigunak ere. Dakiguna da, hamaika borrokatan itsasargia izan zela, eta isilduarazitako herria zaintzen ere aparta zela”.Ā
Unanuek gazteenganako ardura ere bazeukala esan dute, “gazteak ere askotan baztertuak izaten direlako”. Hala, Ernaiko gazteek bere lana eskertu, eta independentzia, sozialismoa eta feminismoa helburu hartuta lan egiten dutela esan dute: “Ernai feminismoaren barne prozesua lantzen aritu da, gorputz, genero eta sexualitate disidenteak erdigunean jarriz eta transfeminismoaren mugimendua erdian kokatuz. Urteetan zehar, marikak, lesbianak, transexualak, intersexualak, eta orokorrean arauetatik at gelditzen diren pertsonak iraintzeko erabili izan dira hitz horiek. LGBT mugimenduko kideak, baina, hitz iraingarri horietaz jabetu ziren eta termino horiek heteroarauei aurre egiteko bide bihurtu zituzten, euskal gazte feminismo transmaribibolloaren erroa eraikiz”.
Bazterretik, langile baztertuak ere lagundu zituen Unanuek: “Josuk bere laneko denbora ere aprobetxatu zuen langile baztertuen baldintzak hobetzen laguntzeko”. LAB sindikatuan lanean aritu zen, eta horiek pertsona “alaia, umoretsu, atsegin, saltsero eta militante” modura gogoratzen dute bermeotarra. Eskualde guztiarentzako “ezinbesteko baliabidea” izan zela diote, eta lan prekarioa zuten horien alde egin zuen lana azpimarratu dute. “Josu beti langileen alde agertzen zen, baita euskararen eta herriaren alde ere. Euskal Herri justu eta hobeago bat egiteko lan egiten zuen. Asko irakatsi zigun: baikortausna, lanerako prestutasuna, edozein gauzari aurre egiteko adorea. Eta berak irakatsitakoak ez ditugu ahaztuko”, gogoratu dute.Ā
Sortukoek Unanueren argitasun “berezia” aitatu dute: “Ausardia handia eta konpromiso osoa zeukan. Bere memoria handia da. Zaila da esaten zer izan zen gehiago: elkar zaintza balio iraultzaile gisa lantzen zuen aktibista soziala, langileon arteko klase elkartasunari lotutako sindikalista edota erabaki uneetara joan eta herriaren alde egin zuen borrokalari hautetsia. Hori dena zen aldi berean. Hori dena eta pertsona ona eta eskuzabala”. Hala, Unanuek abertzaleen eta ezberdinen aldeko zubiak eraiki zituela ere gogoratu dute, baita hark instituzioetan jarduteko emandako pausoa ere. Berak esandakoa berretsi dute: “Uste dut konpromisorik gabeko militantziak ez duela balio ezertarako ere ez. Militantzia joan behar da boterea hartzea; hori da erabakigune guztietan egotea”.Ā
Baztarrekoa erdigunean kokatu dute gaur, Goiko plazan. Hura goraipatu, laudatu, goratuĀ eta berak landutako hamaika borrokak bizirik daudela esan dute: “Gurea ez daĀ askatasuna da bakarrik. Gurea elkarzaintzea, zaintzea, elkar laguntzea, elkar aberastea da. Gureak dira askatasuna, euskara, kultura, sexu askatasuna, independentzia, sozialismoa”.