Jai giroa nagusi, sankristobaletan
Sankristobaletan bildu dira Busturian eta Foruan; lehenek ongi etorria eman diete jaiei, bigarrenek, agurra. Oizek domekan hartuko die lekukoa.
Udako jaien denboraldia hasita, sankristobalak dira, denborarik galdu barik, sanpedroek utzitako lekukoa hartu dutenak. San Kristobal Egunean elkartu dira gaur Busturia eta Foruko herritarrak. Busturiarrek festagaz jarraitzeko gogotsu daudela erakutsi dute: egitarau zabala dute oraindik aurretik, astebururako.
Sankristobalak Busturiko izen bereko auzoko jaiak dira, gainontzeko auzoetako udako festei ongi etorria egiten dienak. Beste urte batez, jai batzordeak adin guztietako bizilagunei zuzendutako egitaraua prestatu du.Ā 11:00ak aldera ekin dioteĀ festari, txupinazoa jaurti bezain pronto plaza girotzen aritu diren txistulariekin kalejiran bilduta. Meza ostean, Irrintzi Alai Dantza Taldeko dantzari txiki eta ez hain txikien dantza erakustaldiagaz gozatu dute bertaratu direnek.
Ā
Gidarien santuaren omenezkoak izanik, bada sankristobaletan falta ezin den ekintza, eta aurten ere ez da auto apainduen erakusketarik falta izan. Aurten zazpi izan dira apaindu dituzten ibilgailuak, iaz baino hiru gutxiago. Hala ere, jende askotxo gerturatu da eguerdian plazara autoak ikusi, klaxon hotsak entzun eta karameluak biltzera. Parte hartzaileak bi multzotan banatu dituzte, batetik, kamioiak āhiru ibilgailuā eta bestetik, turismoak ā lau ibilgailu ā. Lehen taldean Astobieta nagusitu da, Gaizka eta Maier eta Mitsubichiren aurretik. Automobilei dagokionez, 2cv-k jaso du lehenengo saria eta Nissan GT eta Golfek osatu dute podiuma. Kopilotu lanetan aritu diren umeek ere saria jaso dute, alkatearen eskutik. Atseden hartu eta arratsaldean itzuli dira festara, umeentzako jolasak hartu baititu plazak. Eguna txokolateagaz amaituko dute, beste urte batez, Atxurkulu Emakumeen Elkartearen eskutik.Ā
Ā
Hurrengo hitzordua etzirako jarri dute busturiarrek, ez baita musikarik ez jan-edanik faltako. Hala ere, egun handia zapatukoa izango da, danborradaren 25. urteurrena ospatzeko bazkarian bilduko baitira 120 lagun inguru. Busturiko Udaletik jakinarazi dutenez, San Kristobalen egitekoa zen herri bazkaria Altamirako pistetara lekualdatu dute, Ā«eguraldiak izan ditzakeen gorabeherei aurre egitekoĀ». Ā Domekan, berriz, Egurre Mendi Taldeak antolatutako martxa solidarioagaz bat egingo dute: San Kristobaletik Katillotxura eta bueltako ibilbidea egingo dute (20 kilometro), eta ostean, paella janean bilduko dira. Izena eman nahi duenak 656 76 16 39 edo 667 49 81 49 telefonora deituta egin dezake. Lortutako dirua Erik Villarroelentzat izango da, lagunekin jolasten kolpea hartu eta zazpi hilabetez koman egon den gaztearen errehabilitazioa ordaintzera bideratuko dute; hilean 20.000 euroko kostua dauka.Ā
San Kristobal eguna ospatu dute foruarrek ere: eguerdian meza entzuteko elkartu dira San Kristobal baselizan, eta ostean, hamaiketakoaz gozatu dute, giro herrikoian.Ā
Datozenak.
Nabarniztarrek zapaturako dute hitzordua, San Kristobal ermitaren inguruan ospatuko baitituzte jaiak.Ā Domeka honetan berriz, Munitibarko Txopitturri Guraso Elkarteak antolatutako San Kristobal jaian elkartuko dira herritarrak, Oizen. Aurtengoa “berezia” izango da, I. Oizko Ermitara Igoera Bertikalak bat egingo baitu ospakizunagaz. Obieta aita-semeak girotuko dute eguna musikagaz, eta jan-edanik ere ez da faltako mendi tontorrean. Gainera, kamisetak eta bestelako produktuak erosteko aukera ere egongo da bertan.Ā