Beldur eta suspentse gehiago izango du Gorefest zinemaldiak
Barikuan [uztailak 12] ospatuko dute Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan.
Spookypheria Productions elkartearen ekimenez, barikuan [uztailak 12] ospatuko dute Gorefest Bermeoko Fantasia eta Beldurrezko Zinemaldia. Ohi bezala, Nestor Basterretxea aretoa amesgaiztoen lurraldean bilakatuko da, bertan pantailaratuko dituzten film laburrek herritarrak kikiltzeko asmoa izango baitute. Emanaldiak 20:30ean hasiko dira Nestor Basterretxea aretoan, eta sarrerak 5 euro balio du.
Horrez gain, film luzeagoentzako tartea ere egongo da Gorefest jaialdian. Gainera antolatzaileek nabarmendu dute “ilusio handia” egiten diela hautaketak. Duela 4 urte bezala, Carlota Peredak film laburrean atalean parte hartu zuen, baina oraingoan Sararen istorioa luzatuta helduko da Bermeora. Gainera, “poztasun handia” dute antolatzaileek bermeotar batek parte hartuko duelako jaialdian. Hain zuzen ere, Markel Goikoetxeak A tontas y locas film laburra aurkeztuko baita bere herritarren aurrean.
Antolaketari dagokionez, dena “betiko martxan” joan dela nabarmendu dute eta “pozik” geratu dira lortutako film laburren zerrendagaz. “Agian azken urteetan baino gore gutxiago dago, leunagoa da ale horretatik. Aurtengo film laburrak gehiago dute suspentsea eta beldurra, odol gutxiago dago denek ulertu dezaten, eta umorea dago eta guzti”.
Horregatik, “gogotsu” daude jaialdia hasteko, azken urteetan Nestor Basterretxea aretoa ia beti beti bete dutela nabarmendu dute, ez bakarrik ohikoak eta fidelak diren ikusleekin, baita berriak direnekin ere. Alde horretatik, Gorefest jaialdira bertaratzeko deia egin dute.
Hurrengokoa da film laburren zerrenda:
-
NAP (Javier Chavanel)
-
4 ANGELITOS (Julio Martí Zahonero)
-
HADO (Rubi Rock) – CAVA (Jandro)
-
PISANKA (Jorge Yúdice)
-
LA MASIA (Victor Catalá)
-
TU REPARTIDORA, ROSA (Guillermo Tirado & Daniel Tirado)
-
NUDO (Herminio Cardiel)
-
A TONTAS Y A LOCAS (Markel Goikoetxea)
-
RED VELVET (Marc González)
-
METODO ZOMBIE (Pablo Olewski)
-
SILURO, LA BESTIA DEL EBRO (Jordi Romero)