Mendatako adin ertainekoentzako irteera antolatu dute
Uztailaren 13an Portugalete eta Bilboko Alde Zaharra bisitatuko dituzte.
Mendatako Udalak adin ertainekoentzako Portugalete eta Bilbora joateko irteera antolatu du uztailaren 13rako. Hain zuzen ere, Portugaleteko Bizkaia Zubia eta Bilboko Alde Zaharra bisitatuko dituzte. 09:00etan aterako dira Elexaldetik eta 10:00etarako helduko dira bertan kafe bat hartzeko.
11:00etan Bizkaiko Zubira igoko dira eta Portugaletetik Getxora arte ibilbidean bisita gidatua jasoko dute. Ostean, bazkalordura arte, poteorako tartea utziko dute eta gero autobusez joango dira Bilboko Alde Zaharrera bertan bazkaltzeko. Arratsaldea libre izango dute 21:30ean Mendatara bueltan etorri baino lehen. Hala ere, aurreratu dutenez, eguraldiaren arabaera bueltako ordutegiak aldaketaren bat izan dezakeela.
Interesa dutenek, izena emateko azken eguna uztailaren 10a da. Apuntatzeko astelehenetik barikura deitu daiteke 10:00etatik 14:00etara udaletxeko telefonora: 94 625 47 22. 10 euro ordaindu behar dute erroldatuek eta 20 euro erroldatu gabeak.