Madalen egunean Izarora itsasontzian udalbatzagaz joateko lekuak zozkatuko dituzte
Pertsona bakoitzak behin bakarrik eman dezake izena, eta banaka edo bikoteka eman daiteke izena. Uztailaren 12ra bitartean egongo da apuntatzeko aukera.
Madalen Egunean, uztailaren 22an, udalbatzarekin batera Izarora joan eta Madalen Eguneko protokoloa bertatik bertara ezagutzeko hainbat plaza zozkatuko ditu herritarren artean Bermeoko Udalak. Zozketan parte hartu gura duten bermeotarrek Bermeoko Udalaren egoitza elektronikoaren bitartez edo Berh@z bulegoan–astegunetan 08:00-14:30– eman dezakete izena, uztailaren 1etik 12ra bitarteko 14:30ak arte.
18 urtetik gorakoek eman dezakete izena, eta Bermeon erroldatuta egon beharko dute; banaka edo bikoteka eman daiteke izena. Pertsona bakoitzak baten bakarrik ahal izango du izena eman.
Aurreko urteetan Madalen Egunean udalbatzarekin batera Izarora joan eta egun horretako protokoloa bizi izan dutenek ezin izango dute aurtengo zozketan parte hartu. Zozketa uztailaren 16an egingo da, eta ondoren irabazleen izen-abizenak ezagutzera emango dira uztailaren 17an, Bermeoko Udaleko webgunean eta udalaren sare sozialetan.