Adolfo Uriosteren oinordekoak Gernika-Lumon izan dira
Juan Kaltzada egoitza sortu zuen Adolfo Uriosteren oinordekoak Gernika-Lumo bisitatu dute. Herriaren eta familiaren arteko "harreman estua" sendotu dela aitortu dute udaletik.
Juan Kaltzada egoitza sortu zuen Adolfo Uriosteren oinordekoak izan dira Gernika-Lumon. Uriosteren oinordekoek Juan Kaltzada egoitza bisitatu zuten, eta ostean Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok ongi etorria eman zien udaletxean.
Uriostek 1892an sortu zuen egoitza, zein momentu haretan zerbitzu hori eskaintzen zuen Euskal Herriko bakarra zen. Udaletik azaldu dutenez, Urioste 1838an jaio zen Bilbon, eta gaztetan Kaliforniara joan zen. Bertan “diru mordoa” lortu ostean, Euskal Herrira bueltatu eta bertako enpresetan jarri zuen dirua.
“Enpresa munduan izan zuen arrakasta ekonomikoaz gain, bere prestutasuna eta laguntasuna nabarmendu behar dira. Eskolak eta ospitaleak finantziatu zituen bere garaian. Herriko egoitzari dagokionez, Urioste Kaltzadaren lagun mina zen, eta horregatik jarri zion izen hura”, azaldu dute udaletik.
Gorroñok Uriostek herriaren hobekuntzaren alde egindako lana goraipatu, eta egindako lan ona “baloratu behar dela” nabarmendu zuen. Bisita honen bidez Urioste familiaren eta Gernika-Lumoren arteko “harreman estua” indartzen dela aitortu dute udaletik.