San Pedro jaiak: herri oso baten elkargunea
Sanpedroak poteo, herri bazkari, jaitsiera eta DJ saioekin abiatuko dituzte gaur [ekainak 28], Nagusi eta Gazteen egunean. Adin tarte eta profil guztietako herritarrentzat prestatu dute jai egitaraua.
Mundakarrek egutegian letra gorriz gorde ohi dituzten jaiei hasiera emango diete gaur [ekainak 28]: sanpedroei. San Joan jaietan motorrak ondo berotuta, prest daude jai egitarau oparoaz gozatzeko: uztailaren 7ra artean, denetariko ekimenak edukiko dituzte han-hemen. Udaletik argitu dutenez, herritar guztiei zuzendutako eta, batez ere, adin tarte denetara moldatutako ospakizunak antolatu dituzte.
Biharko [ekainak 29] San Pedro eguna izango da egunik handiena, baina egunero egongo da zer egin, zer ikusi eta zer dastatu. Gaur, herri bazkarian batuko dira, plazan; iluntzean, jaiei benetako hasiera emango diete, Basaranetik jai giroan jaitsiz. Goizaldean, 03:00retan, baina, urteroko ohitura bategaz ekin diote egitarauari: herriko txistulari taldearen Alboradagaz; txistu eta danbolin hotsek herriko kale isilak zeharkatu dituzte. Bihar, ohiturazko prozesioa eta ohorezko aurreskua egingo diote santuari; han egongo dira udalbatzako kideak ere.
Musika izango da jaietako protagonista gorenetako bat. Musika eta, bereziki, musika aniztasuna: Jose Mari Egileor txistulari taldeak hainbat egunetan girotuko ditu herriko bazterrak; denetariko erromeriak nahiz kontzertuak egongo dira, baita mariatxien emanaldia eta play-back lehiaketak ere.
Uztailaren 2a Umeen Eguna izango denez, egitarauak gaztetxoenei zuzendutako trazak edukiko ditu: puzgarriak, bits jaia, Gure Eskuren mural margoketa kolektiboa, Txutxu trena edotata buruhandien kalejirak egongo dira Mundakan.
Hilaren 6ak, berriz, sukalki usain gozoa edukiko du. Urtero legez, sukalki txapelketak herritarren aldetik jarraipen handia edukitzea aurreikusten dute udaletik. Epaimahaia, aurten, Makilaren kofradiak osatuko du. Biharamunean [uztailak 7] burutuko dituzte sanpedroak. Atzean utziko dituzte hamar jai egun eta, tartean, denetariko uneak: irri egiteko, hunkidurarako eta, funtsean, gozamenerako.
EGITARAUA
Gaur, Nagusi eta Gazteen Eguna
- 03:00. Jose Mari Egileor txistulari taldeagaz eta Udalbatzagaz, jaien hasierako urteroko ohitura: Alborada.
- 13:00. Poteoa.
- 14:00. Nagusien bazkaria, kiroldegian.
- Ostean. DJ Xaibor.
- 15:00. Herritarren talde bazkaria, plazan.
- 17:00. Kuadrilen arteko jolasak.
- 20:00. Jaietako jaitsiera, Basaranetik.
- 23:00. Gauegun erromeriaren emanaldia, txosnagunean.
- Ostean. DJ Lownamy eta Daniel Díaz.
Bihar, San Pedro Eguna
- 10:30. Jose Mari Egileor txistulari taldearen kalejira.
- 11:45. Udalbatzaren irteerra udaletxetik elizara, txistulari taldeak lagunduta.
- 12:00. Meza Nagusia, Mundakako Abesbatzak lagunduta.
- Ostean. Prozesioa eta ohorezko aurreskua, Mundakako Arraun Taldeak eta Egunsenti Dantza Taldeak lagunduta.
- Jarraian. Sardina janaldia.
- 18:00. Karaoke Ibiltaria, tabernaz taberna.
- 18:30. Esku pilota partiduak, frontoian.
- 22:00. Bide Batez erromeriaren emanaldia, plazan.
Etzi
- 10:30. Jose Mari Egileor txistulari taldearen kalejira, buruhandiek eta erraldoiek lagunduta.
- 13:00. Herri kirol emanaldia, Sustabiz Fundazioagaz.
- 19:00. Bizkaia Big Band taldearen emanaldia, plazan.
Uztailak 1, Astelehena
- 17:00-19:00. Mundakako Eskubaloi taldeak antolatuta, umeentzako partiduak, plazan.
- 16:00-21:00. Kuadrillen arteko esku pilota partiduak, frontoian.
Uztailak 2, Martitzena
- 11:00-13:00/17:00-19:00. Umeentzako gaztelu puzgarriak, Talan; euria egingo balu, Isla Kale kiroldegian ipiniko lituzkete.
- 13:00. Bits jaia, plazan.
- 16:00. Gure Eskuren mural margoketa parte hartzailea, Santa Katalinan.
- 18:00. Katius-K Zabal Banden kalejira, buruhandiek lagunduta.
- Ostean. Txokolate janaldi herrikoia, plazan, Mundakako IGEK antolatuta.
- Egun osoan zehar. Barrakak, erdi prezioan.
Uztailak 3, Eguaztena
- 11:00-13:00/16:00-19:30. Tren Txutxua herrian barrena, Itxaropena kaletik irtenda.
- 16:30-18:30. 16 urtetik gorakoentzako Itsas Jaia, portuan: kukaña eta umeentzako jolasak.
- 19:00. Tortilla txapelketa.
- 20:00. Igel txapelketa.
Uztailak 4, Eguena
- 11:00-13:00/16:00-19:30. Tren Txutxua herrian barrena.
- 19:00. Umeen play back-a.
- 20:30. DJ saioa, plazan.
- 22:00. Nagusien play back-a.
- Ondoren. Joxpa erromeriaren emanaldia, txosnagunean.
Uztailak 5, Barikua
- 18:00. Tor magoa, plazan.
- 20:30. Egunsenti Taldearen emanaldia, plazan.
- 22:30. Kontzertuak, txosnagunean: Ezezez, Txopet eta Tatta.
Uztailak 6, Sukalki Eguna
- 11:00. Jose Mari Egileor txistulari taldearen kalejira.
- 13:00. Sukalki kazuelen aurkezpena. Makilaren kofradiak osatuko du epaimahaia.
- 13:00. Betijai fanfarrearen kalejira, plazatik hasita.
- 18:00. Sakatu elektrotxarangaren emanaldia.
- 18:30. Esku pilota partiduak, frontoian.
- 22:00. Akerbeltz erromeriaren emanaldia, plazan.
Uztailak 7, Domeka
- 11:00. Jose Mari Egileor txistulari taldearen kalejira, Buruhandi nagusiak lagunduta.
- 20:00. Mariatxiak, plazan.
- 22:30. Azken traka eta jaien amaiera ofiziala.