Ostalaritzako langileei bideratutako informazio puntuak jarri ditu LABek
Busturialdeko hondartza inguruetan egon dira gaur [ekainak 26] LABeko kideak, ostalaritzara bideratutako informazioa eskaintzen.
Ostalaritzako langileak informatzen! dinamikari hasiera eman zion LABek ekainaren erdialdean, Bizkaiko txoko desberdinetan informazio puntuak jarri eta ostalaritzako lan-baldintzen berri emateko helburuagaz. “Ostalaritzako hitzarmenaren inguruan dagoen nahasmena aprobetxatuz eta uda garaian ostalaritzan jende askok lan egiten duela kontuan hartuz, informazio puntuak jarri ditugu hondartzetan, jendeari hitzarmenaren inguruko zalantzak argitzeko eta kontratuei, oporrei eta baimenei buruzko informazioa emateko”. Gaur Lagako hondartzan prestatu dute txokoa eta Mundakako portuan egongo dira barikuan [ekainak 28].