Itxaso Garrastatxuk jaso du Berbalagunen udaberriko lehiaketako saria
Udaberriko lehiaketan 34 erantzun jaso dituzte berbalagunek. Galdetegiko erantzun zuzenak ere argitaratu dituzte.
Bermeoko Berbalagunek udaberriko lehiaketaren saria banatu du. Lehiaketako parte hartzaile guztien artean Bermeoko produktu sorta zozkatu dute, eta oraingo honetan Itxaso Garrastatxu izan da saritua.
Udaberriko lehiaketan 34 erantzun jaso dituztela adierazi dute Bermeoko Berbalagunetik. Horrez gain, parte hartzaile guztiak zoriondu eta eskertu dituzte. Gainera, lehiaketako galderen erantzun zuzenak ere argitaratu dituzte: interesa duenak Bermeoko Berbalagunen blogean bertan ikusi ditzake. Udan lehiaketetatik atseden hartuko dute berbalagunek, hurrengo lehiaketa udazkenenean izango dela aurreratu baitute.