Hurrengo urteetan jarraitu beharreko bidea zehaztu dute ikastolek
Ikastolen VII. biltzarra ospatu zuten zapatuan, Iruñean. Bertan izan ziren Seber Altube eta Eleizaldeko ordezkariak
Gaur egungo errealitatean oinarrituta, “biharko ikastolak irudikatzeko” asmoz, Ikastolen VII. biltzarra ospatu zuten Iruñean Euskal Herri osoko 114 ikastolek. Ikastolen Elkarteko lehendakari Nekane Artolak aitortu duenez, Ikastolen Elkartea gogoeta prozesu batean murgilduta dago. Horregaitik, «datozen zortzi-hamar urteetako erronkei aurre egiteko eta helburu nagusiak ezartzeko» batu ziren ikastoletako ordezkariak Nafarroan. Bertan izan ziren Seber Altube eta Eleizalde ikastoletako ordezkariak.
Artolaren ustez, “hainbeste urte pasa dira ildo estrategikoak berritu gabe”, eta horiek zehazteko asmoz deitu zuten biltzarra. Zuzendariaren ustez, ikastolek badute “zer esana”, eta “zer eskainia”. Ikastolen ereduak etorkizuna duela ustez gain, ikastolek duten “komunitate aktiboa” nabarmendu dute. Izan ere, Artolak nabarmendu duenez, Euskal Herriko zazpi lurraldeetan «hedatuta eta egonkortuta» dagoen hezkuntza sare bakarra dira.
Egoera eta komunitatea indartsuak badira ere, azken urteetan eman diren aldetetara egokitzeko unea iritsi dela uste dute. Biltzarrean zehaztu ziren urrenez urren, materialgintzaren eta ikastolen proposamen pedagogikoaren inguruan, edota digitalizazioaren inguruan.
Landutako gaiak 114 ikastolek proposatutako emendakinetan oinarritutakoak izan ziren. Horrela azaldu zuen zuzendariak: “Denek jaso dute dokumentazioa, eztabaidatu dute, gehienek ekarpenak egin dituzte, aztertu ditugu, erantzun diegu, eta bozkatzeko unea zen”.
Horrela, Iruñeako biltzarrean adostatukoa ardatz izanda, ikastolek argi dute hurrengo urteetan jarraitu beharreko bidea.