Inklusioa sustatzeko zabu irisgarriak jarri dituzte
Kulunka bat Lamerako jolas parkean ipini dute, eta bestea, Artike enparantzako parkean. Datozen asteetan hirugarren bat jarriko dutela aurreratu du Bermeoko Udalak.
Bermeoko Udalak dibertsitate funtzionalen bat duten adingabeentzat berariaz diseinatutako bi kulunka irisgarri jarri ditu, herriko pertsona guztiek espazio publiko irisgarriez gozatzeko aukera bermatuta izateko helburuagaz. Zabu bat Lamerako jolas parkean ipini dute, eta bestea, Artike enparantzako parkean.
Kulunka horiek jartzea azpiegiturak hobetzea, herritarrak sentsibilizatzea eta eta jarduera inklusiboak sustatzea helburu duen “plan zabalago” baten parte dela azaldu dute. Era berean, udalak “inklusioagaz eta irisgarritasunagaz duen konpromisoa berretsiz”, datozen asteetan hirugarren kulunka bat ere jarriko dutela iragarri dute.
Udaletik zabu horien “erabilera arduratsua” egiteko deia egin die herritar guztiei, horien egoera ona zaintzeagaz batera, gehien behar dituztenentzat eskuragarri egotea ziurtatzeko eskatzeagaz batera: “Errespetua eta elkartasuna funtsezkoak dira komunitate benetan inklusiboa eraikitzeko”.