Literatura eta eguraldi ona batuko dira Gernika-Lumon
Beste urte batez, Letren Etxea ekimena antolatu du Gernika-Lumoko Udalak. Irakurzaletasuna bultzatzea duen egitasmoa uztailaren 8an hasiko da, eta Santa Luziatik, San Juan Ibarratik eta Lorategietatik pasatuko da udan zehar.
Gernika-Lumoko Udalak irakurzaletasuna bultzatu nahi du umeen artean, eta horretarako liburuak aterako ditu herriko kaleetara. Letren Etxea ekimenak jarri duzte martxan beste urte batez, eta aurton ere zerbitzu eta ekimen desberdinak eskainiko dituztela aurreratu dute. Literaturarekiko harremana sendotzeaz gain, jolasak ere aterako dituzte kalera.
Letren Etxea liburutegi ibiltari bat da. Santa Luzian, San Juan Ibarran eta Lorategietan egongo da udan zehar, eta uztailaren 8an Santa Luzian izango du lehenengo geltokia. Uztailaren 22an helduko da San Juan Ibarrara, eta abuztuaren 9an egongo da bertan. Hirugarren eta azken geralekua izango da Lorategieta, eta abuztuaren 19tik 30ra geratuko da auzoan.
Liburu eskaintza luzea izateaz gain, liburutegi ibilitariak egunkariak, aldizkariak eta mahai jokoak ere izango ditu. Goizetan, 11:30etik 13:30era egongo da zabalik, eta arratsaldeetan, 17:30etik 19:30era.