Errugbia ezagutzeko "aukera paregabea" eskainiko du Rugby Txiki Egunak
Odola emateko autobus zerbitzua ere izango da Urbietako aparkalekuan; 09:30tik 14:00etara.
Gernika Rugby Taldeak Rugby Txiki Eguna antolatu du biharko [ekainak 15]. 2012tik 2018ra bideratutako gaztetxoei antolatutako egitaraua prestatu dute antolatzaileek, eta errugbia “gazteenenegan sustatzea” dute helburutzat.
10:30ean partidua jokatuko dute bertaratutakoek. Ostean, 11:30ean tailerrak eta jolasak prestatu dituzte ruigby taldekoek, eta bukatzeko, 13:00etan partaide guztientzako bazkaria eskainiko dute.
Odola emateko autobusa.
Odolkideak elkartetik jakinarazi dutenez, odola emateko autobusa izango da bihar Urbietako parkinean. 09:30ean hasi eta 14:00ra arte eman ahalko da odola. Azaldu dutenez, errugbi taldeko harrobian jokatzen duen gazte bat gaixorik dago, eta haren familiak eta errugbyko taldeak bultzatuta, odola ematera deitu dituzte eskualdekideek.