Ekain Mongeren kartelak iragarriko ditu Gernika-Lumoko Andra Mari eta San Roke jaiak
Gernika-lumotarraren 'Bihotza' izeneko kartela izango da udalerriko jai nagusiak iragarriko dituena. Zortzi kartela aurkeztu dira lehiaketara, eta kultur etxean daude ikusgai.
Abuztuaren 14tik 18ra bitartean ospatuko dira Gernika-Lumoko Andra Mari eta San Roke jaiak, eta horiek iragartzeko kartel lehiaketa jarri zuen martxan jai batzordeak. Zortzi proposamen aurkeztu dira guztira, eta horien artean Ekain Mongerena aukeratu dute kartel irabazletzat.
Hala, gernika-lumotarraren Bihotza izeneko kartela izango da udalerriko jai nagusiak iragarriko dituena. Herriko jaien nortasuna herriko ikonografiagaz batu du Monjek, eta horregatik aukeratu dute onenatzat. Izan ere, udalerriko jaietako zapiaren koloreak Gernikako piperraren irudiagaz uztartu ditu, jaietako kolore urdina eta zuria nagusi diren kartel batean.
Kartel onena egitearren, 500 euroko saria jasoko du Mongek. Aurkeztutako beste lan guztiak kultur etxean daude ikusgai.