Udalaren webgunea berritu eta gaurkotu dute
Ibarrangeluko Udalak web orrialde berritua dauka. Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK proiektuaren eskutik jorratu dute udalaren webgunearen berritze prozesua. Udaletik argitu dutenez, jomuga nagusia plataforma “modernoa, intuitiboa, erabilerraza eta eduki berriduna” ekoiztea izan da: “Ibarrangelugaz lotuta dagoen material interesgarri eta erabilgarria erakustea du helburu”.
Horrenbestez, ibarrangelutar herritarrek udalerriko zerbitzuekin erlazionatutako informazio guztia jaso dezakete web orrialdean. Tresna “aktiboa” dela nabarmenduta, eguneratzen joango direla aurreratu dute: “Bai informazio beharrizanen arabera, bai herriaren garapenari jarraituz”.