Ping-pong mahaiak, eraberrituta
Mundakako Udaleko lantaldeak Itxaropen kalearen eta Txorrokopunta parkearen bitarteko eremuan dauden ping-pong mahaiak eraberritu egin ditu. Aste honetan egin dituzte birgaitze lanak udaleko Obra, Zerbitzu eta Mantenu saileko kideek.
Mahai teniserako ekipamendu hori 2010.urtean instalatu zuten eremu horretan, eta, hain zuzen ere, urteen iragate horri aurre egiteko erabaki dute udal ordezkariek horiek berritzea. Mikel Bilbao alkateordeak azaldu duenaren arabera, mahaiak “margotu eta ondo erabiltzeko egokitu” egin dituzte.