Izaro Subek antolatuta hondartzen eta itsas hondoen garbiketa egin dute
Joan den domekan [ekainak 2] Izaro Subek beste urte batez, bosgarren urtea da jarraian dagoeneko, hondartzen eta itsas hondoen garbiketan parte hartu zuen. 25 boluntario inguru elkartu ziren eta Frantxua, Talape eta Portuzarra inguruak garbitzen ibili ziren. Bermeoko Udaletik eskerrak eman dizkiete Izaro Subeko kideei eta boluntario guztiei egindako lan “bikainagatik”.