Trafikoa arautzeko eta aparkatzeko ordenantza erregulatzeko herritarren iritziak jaso ditu Eako Udalak
Eako herriguneko trafikoa arautzeko eta aparkatzeko ordenantza erregulatzailea egiteko herritarren iritziak jaso ditu Eako Udalak. Izan ere, arauak egiteko prozeduran herritarren parte-hartzea hobetzeko asmoz hartu dute erabakia, arauak eragin deizaiekeen subjektuen eta erakundeen iritzia jasotzeko, hain zuzen.
Zehaztu dutenez, ekimenarekin zenbait arazo konpondu gura dituzte, ze trafikoa, eta, ondorioz, aparkamendua arazo bihurtzen dira zenbait garaitan. Hala, urteko denboraldi zehatzetan Eako herrigunean jende asko pilatzen denari irtenbidea emateko bateragarria den erregulazio sistema bilatu gura dute. “Beharrezkoa da trafikoa, aparkamendua eta bideen erabilera arautzea eta uztartzea, izan ere, udalerrian sekulako arazoak sortzen dira, eta egoiliarrei eremu horietara heltzea galarazten zaizkie”, azaldu dute udal ordezkariek.
Esan dutenez, “beharrezkoa” da Eako hiriguneko trafikoa arautuko duen udal ordenantza onartzea, “gaur egun ez dagoelako inolako araudirik”.