Euskaraz lasai eta eroso hitz egiteko Mintzodromoa
Euskaraz gai jakin batzuen inguruan hitz egiteko aukera eskaintzen du Berbalagunek antolatutako Mintzodromoak. Eguenean [ekainak 6] jarri dute hitzordua kultur etxeko lehenengo solairuan, 10:00etan.
Euskaraz lasai eta eroso hitz egiteko aukera eskainiko du Gernika-Lumoko Berbalagunek antolatu duen Mintzodromoak. Ekainaren 6ean, eguenean, jarri dute hitzordua 10:00etan kultur etxeko lehenengo solairuan.
Azaldu dutenez, Mintzodromoan Berbalaguneko, euskaltegiko zein barnetegiko lagunak batuko dira, besteak beste, eta euskaraz gai jakin batzuei buruz hitz egitea da asmoa. Lau laguneko taldeetan batuko dira hurbildutakoak, eta jorratuko den gai bakoitzean aldatuko dira taldeak.
Berbalagunetik euskaraz aritzeko prest dagoen edonor gonbidatu dute hitzordura. Bertaratzeko asmoa dutenek izena eman beharko dute, eta horretarako 600482010 zenbakia jarri dute eskuragarri