Testigantzak, memoria ariketaren oinarri
'269 in memoriam' memoria ekitaldia ospatu da Zalloko hilerrian gaur [ekainak 1] goizean, Pipergorri memoria elkarteak antolatuta. Gernikako Gerra Presoen Ospitale Militarrean hil ziren 269 presoak omendu dituzte.
Pipergorri elkarteak gaur goizean [ekainak 1] antolatu duen ‘269 in memoriam’ ekitaldiak memoria gune bilakatuko du Zalloko hilerria. Beste urte batez, memoria elkarteak Gernikako Gerra Presoen Ospitale Militarrean hil ziren 269 presoak omendu ditu. Ekitaldia 269 Memorialaren aurrean, Gipuzkoarren omenezko monolitoaren alboan eta Bonbardaketaren omenezko tenpletetik hurbil egin dute. Ekitaldi hasieran gogoratu dutenez, aurton “Memoriaren Lekuaren ondareen artean” sartungo da Zalloko gune hori.
Omenaldia Pipergorrik antolatu badu ere, antolatzaileek ezin argiago utzi dute eguneko protagonistak hildakoen senitartekoak direla. Bost familia izan dira aurtongo memoria ekitaldian euren senitartekoen testigantzak azaltzen: Bizkaiko Fernandez Ikaza familiakoak, Bizkaiko Iturribarria Miguel familiakoak, Bizkaiko MuntiĆ³n Martinez familiakoak, Valladolid eta Bizkaiko Navas Velasco familiakoak eta Cadiz eta Bartzelonako Aldayturriaga Ayala familiakoak.
Urteroko ekitaldi horretara inoiz utz egiten ez duen Constantino Fernandez Icaza preso ohiaren familia izan da mikrofonora hurbildu den lehenengoa. Fernandezen alaba nagusiak hitz egin du lehenik, eta bere aitaren istorioa kontatu du. Aita frontera joan omen zen, eta Gernikara eraman zutela ohartarazi zieten. Akenengoz bisitatu zutenean, Fernandezek emazteari esandako esaldi bat ekarri du gogora: “ez itzazu umeak baztertu”. Emazteak jasotako dei bati esker konturatu ziren zendu zela, eta ez zuten ideiarik izan nun lurperatu zuten. BegoƱaren alabak, Mari Josek ere hitz egin du. Bere aitonaren eta gainontzeko 268 presoen heriotza herriaren eta 36ko gerraren historia direla nabarmendu du.
2022an, Pipergorriko kideek Ospitale Militarraren inguruko liburu bat atera zuten. Bertan, hainbat testigantza batu zituzten. Fernando Iturribarria Miguelena, ordea, gerora ezagutu dute. Iturribarrian lobak kontatu du bere izen bera zuen osaberan kasua. 36ko gerrak suntsitutako familia izan zen osabarena. Fernando 5 neba-arrebetako bigarrena zen. Ama DordoƱan hil zela jakiterakoan, Frantziara jo zuen bertan zeuden hiru neba-arrebengana eta aitarengana. Bere aitak, ordea, emakume bat ezagutu ostean ezkontzera erabaki zuen. Fernandok ez zuen hori onartu, eta haserreak eraginda, Canfranceko muga pasatzea erabaki zuen. Bertan harrapatu eta Miranda Ebroko kontzentrazio esparrura eraman zuten. Bertatik, Deustuko presoen ospitalera eraman, eta oso gaixorik zegoela, Gernikara eraman zuten, non Gerra Presoen Ospitale Militarrean hil zen.
Pipergorri, istorioak argituz.
Antonio Muntion Martinezen familiak ez zuen euren aitonaren istorioa ezagutu 2022ko otsailera arte; Pipergorriko kideek ikertu zituzten Muntionen azkenengo urteak. Frantziatik Euskal Herrira zetorrela harrapatu zuten aitona eta hau ere Miranda de Ebrora eraman zuten. 1940ko martxoaren 26an ekarri zuten Gernira, oso gaixotuta zegoela. Heldu eta bost egunetara zendu zen tuberkulosiaren ondorioz; Gerra Presoen Ospitale Militarrean hil ziren %80a tuberkulosiaren ondorioz zendu ziren.
Navas Velascoren familiak ere ezer gutxi zekien Ildefonsoren inguruan. 2021ko ekainean, baina, Pipergorrikoek egindako dei bati esker, familiaren historia ezagutzeko aukera izan zuten. Gainera, iazko urrian familia osoa Gernikara etorri eta Ildefonso omentzeko aukera izan zuten. Navas gerrako bolondresa izan zen. 1937ko uztailean atxikotu eta Larrinagako espetxera eraman zuten. Deustotik pasa ostean, Gernikara eraman zuten, non 1938ko irailaren 20an zendu zen.
Azkenik, Antonio Aldayturriaga Ayala familiak Pipergorriri bidalitako testigantza irakurri du memoria elkarteko kide Amagoia Lopez de Larruzeak. Aldayturriagaren ilobek azaldu dutenez, euren aitona merkataritza ontziko makinista zen. 1939ko urtarrilaren 22an, Bartzelona eta Rosas arteko bidai bat egin behar zuen, baina ezagutzen ez dituzten arrazoiengatik ontzi harek Port Vendresen bukatu zuen. Otsailaren 9an Irunen sartu zenean, atxilotu egin zuten eta OrduƱako kontzentrazio esparrura bidali zuten, beste 5000 presorekiĀ batera.
Idazten zituen eskutitzetan bere bi seme-alabak ikusteko nahia adierazi, eta arroparik ez zuela azpimarratzen zuen. Martxoaren 22an bidali zuten Gernikara, eta bi egun geroago, 33 urte zituela, bronkopneumonia baten ondorioz zendu zen.
Ekitaldia bukatu aurretik, hurbildutakoek krabelinak eskaini dizkiote 269 Memorialari, eta talde argazki atera dute Segundo Olaeta Musika Eskolako bandak Gernikako Arbola eskaini ostean.