Finalaurrekoak eta finalak lehiatuko dituzte Gautegiz Arteagako Pala Txapelketan
Ligaxka amaituta, sailkatutako bikoteak baino ez dira ariko nor baino nor gehiago. Beraz, etxeko taldeko ordezkariek "euren onena" erakutsiko dute asteburuan.
Gautegiz Arteagako lehenengo Pala Txapelketako finalak eta finalaurrekoak jokatuko dituzte asteburuan, herriko frontoian. Ligaxka amaituta, sailkatutako bikoteak baino ez dira ariko nor baino nor gehiago. Beraz, etxeko taldeko ordezkariek “euren onena” erakutsiko dute asteburuan.
Pala motzean Zabala-Arroita, Ibañez-Santoyo, Solaguren-Maldonado eta Poblacion-Egia dira sailkatuak. Lehenengo biak A taldekoak dira, eta beste biak B taldekoak.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, Zabalak eta Arroitak joko maila “oso ona” erakutsi dute sailkapen fasean, eta partida guztiak irabazi dituzte, “oso ondo” jokatuta, gainera. Ibañez arteagako klubeko ordezkaria da, eta Santoyogaz bikote ona osatuta, hauek ere sailkatzea lortu dute. Ibañezentzat txapelketa “oso ona” izan dela nabarmendu dute antolatzaileek, eta finalaurrekoetara sailtzea “izugarria” izan da berarentzat. B taldeari erreparatuta, Solagurenek (arteagako klubekoa) eta Maldonadok partida guztiak irabazi dituzte, Maldonadok sakez egiten duen mina aprobetxatuta; hala ere, partida “oso onak” osatu dituzte antolatzaileen berbetan. Solagurenek dioenez, sailkapena eskuratzea “sekulakoa” izan da.
Poblacion eta Egiak, berriz, txapelketak aurrera egin ahala joko maila hobea erakutsi dutela esan dute antolatzaileek.
Etxeko klubeko bi ordezkari egongo dira, bertaz, pala motzeko fianalaurrekoetan. Baina elkarren aurka jokatuko dute, beraz, finalean etxeko ordezkari bakarra egongo da, Ibañez edo Solaguren. Beraz, Ibañezek eta Santoyok Solaguren eta Maldonado izango dituzte aurrez aurre, eta Zabalak eta Arroitak, berriz, Poblacion eta Egia.
Pala motzeko bigarren kategorian, berriz, Larrina-Santamaria, Agirregoitia-Martinez, Elorduy-Urturi eta Vildosola-Valoya sailkatu dira. Azken bi bikoteak arteagako pala taldekoak dira, eta ez dira elkarren aurka ariko finalaurrekoetan, baina partida onak jokatu beharko dituzte sailkatzeko, antolatzaileen berbetan.
Gallartako bikotea da Larrinagak eta Santamariak osatzen dutena, eta joko “oso polita” erakutsi dute, aurkariak baino golpez hobeak izan baitira. Bigarren sailkatuak getxoztarrak dira, eta defentsa joko bikaina erakutsi dute. Hala, arteagako bikoteek zaila izango dute finalera ailegatzea, baina ahaleginduko dira. “Aukerak badituzte, baina zaila izango da hori lortzea”.
Beteranoetan, finalera ailegatu dira Ruiz eta Melero. Astigarra eta Garciarren aurka jokatu zuten finalaurrekoa, eta Ruizek finalera sailkatzea lortu zuen etxeko txapelketan. 40-38 nagusitu ziren, Melerok egindako joko onari esker. “66 urterekin pilotakada ederrak jotzen aritu zen”, azaldu dute antolatzaileek. Sakez min asko egiten duela eta piloteoan eskuin indartsua daukala azpimarratu dute.
Gomazko pala.
Gomazko palaren lehenengo kategorian, Okamika-Arrizabalaga izan dira nagusi. Euren atzetik sailkatu dira Sierra-Eskibel, Garcia-Artaraz eta Larrinaga Mesurio. Sailkapenari kasu eginda, eta joko maila aztertuta, sailkatutako lehen bi bikoteak izan dira txapelketako onenak. Jokoz “oso ondo” aritu dira antolatzaileen berbetan. Sierra-Eskibel eta Larrinaga-Mesurio dira herriko ordezkariak, eta hauek ere ez dira nor baino nor gehiago ariko finalaurrekoetan, beste bi bikoteen aurka ariko baitira.
Garcia-Artarazek osatutakoa izan da bikoterik onena, eta horien aurka lehiatuko dute Sierrak eta Eskisabelek. Ligaxkan irabazi egin zieten Bizkaiko Txapeldun direneri, eta finalaurrekoetan berdina egitea espero dute, finalean sartzeko. Larrinaga eta Meauriok ere partida zaila izango dute Okamiren eta Arrizabalagaren aurka.
Gomazko palaren bigarren kategorian, aldiz, Gomez-Alzola eta Loizaga-Abiña bikoteek lortu dute A taldeko finalerako txartela, eta B taldean, Erezuma-Aberasturik eta Arrizabalaga-Gonzalezek. B taldeko final hori klub bereko kirolarien artekoa izango da, beraz, etxean geratuko da txapela. A taldean, berriz, Loizagak eta Abiñak Gomez eta Alzolaren aurka borrokatuko dute txapela etxean geratzeko.