Goitisolo, nagusi Mutrikuko X.Sprint Triatloian
Gernika-lumotarrak 01:02:35ko denboran osatu zuen proba, iazko bere denbora dezente hobetuz.
Peñota Dental Alusimga taldeko Joanes Goitisolo Otazua gernika-lumotarra eta Saltoki Trikideak taldeko Eneritz Urrutia Tena nagusitu ziren zapatuan [maiatzak 25] Mutrikuko X. Sprint Tritaloian. Goitisolok 01:02:35ko denboran osatu zuen proba, iazko bere denbora dezente hobetuz (1:04:54ko denbora osatu zuen). Emakumezkoen artean, Urrutia nagusitu zen 01:15:36ko denbora sinatuz.
Gizonezkoen kategorian Lekeitioko Garraitz Kirol Taldeko Aratz Aizpurua Gordillo (01:03:45) izan zen bigarrena helmugaratzen eta Peñota Dental Alusigma taldeko Ander Garcia Rendok osatu zuen gizonezkoen podiuma (01:03:51). Emakumezkoen artean, Hiruki taldeko Nuria Rodriguez Sanchez izan zen bigarrena helmugaratzen (01:16:54) eta Yepa! Triatloi Klubeko Aitana Abalos Campoyk osatu zuen podiuma (01:17:39). Sailkapeneko bosgarren postua bereganatu zuen Ioana Osa Larruzea ondarrutarrak 01:19:49ko denboragaz.