Ilustrazio onena, Maialen Allikarena
Haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzeko sortu zen 16. Elkar Ipuin eta Ilustrazio lehiaketan saria jaso du Eleizalde Ikastolako Maialen Allika. Bermeotarrari Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoen artean ipuin ilustrazio onenaren saria aitortu diote, Jon Ander Urkiagak idatzitako Azeri ase ezina ipuinaren ilustrazioa egiteagatik. Irabazle legez jolas hezitzaile sorta ederra eta 70 euroko opari txartela jaso ditu.
Lehiaketak adin zein diziplinaka banatutako maila ezberdinak ditu, eta guztira 9000 lan aurkeztu dira aurten: 5000 ilustrazio, 3100 ipuin eta 900 komiki.