Euskararen Plan Estrategikoa berrituko dute, Busturian
Udalak herritarren parte hartzea sustatzeko kafe solasaldia antolatu du, maiatzaren 31n [barikua], 18:00etan, Altamirako Kultur Etxean.
Busturiko Udala hurrengo bost urteetarako urteetarako Euskararemn Plan Estrategikoa lantzen ari da. Plan berriaren diseinuan laguntzeko, udalak herritarren parte hartzea sustatu nahi du, eta horretarako, maiatzaren 31n [barikua] jarri du hausnarketa saiorako hitzordua, 18:00etan, Altamirako Kultur Etxean.
Aurreratu dutenez, bertaratzen diren herritarrek, diseinuan laguntzeaz gain, gaur egun indarrean dagoen Euskara Planaren ebaluazio prozesuan jasotako datuak ezagutuko dituzte. Hala, hitzorduan parte hartzeko interesa duenak aurretik izena eman beharko du, euskera@busturia.eus helbide elektronikora idatziz edo 607 14 39 52 telefono zenbakira deituz zein WhatsApp bidez idatziz.